Ion Areitio, munduko txapelduna

Ion Areitio, munduko txapelduna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ion-areitio-munduko-txapelduna/@@download/image/2010961083areitia11.jpg
2012/12/13
berria
Ion Areitio, munduko txapelduna
Kanadan jokatu berri da Munduko Trialsin Txapelketa eta 17 urteko hondarribiarra junior mailan nagusitu da.

Areitiok borroka latza izan zuen Raphael Pils alemaniarrarekin eta Marius Merger frantziarrarekin, baina azkenean biei aurre hartu eta urrezko domina kolkoratu du. Irundarrak garaipen zerrenda luzea du jada, baina aurreneko aldiz irabazi du Munduko Txapelketa.