Ion Areitio, Munduko Trialsin Txapelketarako deitu dute

Ion Areitio, Munduko Trialsin Txapelketarako deitu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ion-areitio-munduko-trialsin-txapelketarako-deitu-dute/@@download/image/201282727322010719343ion_araeitio_10.jpg
2012/12/13
berria
Ion Areitio, Munduko Trialsin Txapelketarako deitu dute
Espainiako Txirrindularitza Federazioak Ion Areitio hautatu du Austrian jokatuko den Munduko Trialsin Txapelketarako -nagusien maila-. Irailaren 3tik 9ra izango da proba, hain zuzen ere, Saalfelden hirian. 

Areitio Munduko Txapeldun izan da jada hainbat kategoriatan -benjaminetan, alebinetan, infantiletan, kadeteetan...-. Espainiako Txapelketak ere irabazi ditu, eta baita Euskal Herrian antolatutako hainbat proba ere.

Areitiok hogei urte beteko ditu azaroan, Hondarribiako Mugarrieta baserrian bizi da eta bertan estalitako trialsin zirkuitua osatu zuen duela urte batzuk. Hondarribiko espigoian ere entrenatu ohi da.

Hemen irakur dezakezue 2010ean GAZTEZULOn egindako elkarrizketa. Mutil gaztea da, fundamentua behintzat, falta ez duena.