“Invisible music”

“Invisible music” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/invisible-music/@@download/image/63p14-3.jpg
2006/05/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Junior Delgado
63.zenbakia
“Invisible music”
Gutxi batzuk dira, 70eko hamarkadan hasi, eta, gaur egun lanean jarraitzen duten reggae abeslariak. Arrakasta lortu zuten haietako asko, aspaldi konposatutako kantuen lepotik bizi dira oraindik, amaierarik gabeko antzezlan aspergarrian. Junior Delgado ez da reggae abeslari famatua, eta hala ere, 30 urte pasatu eta gero, musika egiten jarraitzen du. Sustraietatik aldendu gabe, garapen interesgarria izan du, eta, egun, XXI. mende honetan, 70eko hamarkadako esentzia duen reggaea egin daitekeela erakusten digu, erabateko duintasunaz. Gaur egun, bat-bateko arrakasten bila ari diren reggae abeslari gazte askok, mikrofonoa hartu aurretik, hobe lukete, Junior Delgadorekin solasalditxoa izango balute.