Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Groenlandia zeharkatuko dute trineoz

Hirukoak badu erronka berria: 2.300 kilometroko zeharkaldia egingo dute uharte izoztuan barrena. Maiatzaren 9an abiatuko dira harantz, baina GAZTEZULO egun batzuk lehenago bildu da Alberto Iñurrategirekin. Etxaurin, Nafarroako eskalada eskola apartean izandako elkarrizketaren aurrerapen bat, alboko bideoan. Elkarrizketa osoa maiatzaren 6an, kioskoetan.
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza hotzera abiatuko dira, beste behin. Atzo aurkeztu zuten TransAntartika2011 egitasmoak Groenlandiara eramango ditu hilabete honetan bertan, eta Hego Polora azaroan. 2.300 kilometroko eta 3.700 kilometroko zeharkaldiak egingo dituzte hurrenez hurren, aurrera egiteko eskiak eta kometak baliatuta.
Groenlandiara partitu baino lehenago Alberto Iñurrategirekin elkartu gara, eta orain arte egindakoarekin zerikusirik ez duen proiektu berri honekin dituen aurreikuspenez aritu gara Etxaurin, Nafarroan.
Eta askoz gehiagoz ere bai. Bera seduzituko duen egitasmoak bere "mugetatik hurbil" egon behar duela aitortu digu. "Horrek narama prestaketari duen garrantzia ematera, horrek behartzen nau talde lanari ere dagokion garrantzia ematera... soilik horrela bizi daiteke gero ilusioaren eta nekearen arteko nahaste eder hori".
Zortzimilakoen lehiaz ere aritu gara: "Zortzimilakoen mitoari oraindik ere kosta ahala kosta eusten ari gatzaio (...) gure barrua betetzeak baino gehiago arduratzen gaitu gure egoa asetzeak").
Bideoa aurrerapen bat besterik ez da. Aretxabaletako mendizalearekin izandako solasaldiak emandako guztia irakurri nahi baduzu, badakizu: hilaren 6an, maiatzeko GAZTEZULO kioskoan!