Inuit. Block + Winter

Inuit. Block + Winter https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inuit-block--winter/@@download/image/belako.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Belako
134.zenbakia
Inuit. Block + Winter
Gaztea lehiaketako irabazle den Mungiako laukotearen zazpi kantako disko autoekoitzia aspaldi iritsi zen nire eskuetara, baina hamaika arrazoi tarteko, ezin izan dut iruzkindu orain arte. Euren gaztetasunari eta egindako lanari erreparatuta, aintzat hartu beharreko taldea dela aitortu behar dut. Euskal Herrian askok maite dituzten doinu indartsuei izkin eginez, bizkaitarrek 80ko hamarkadako anglo-pop erritmoak jorratzen dituzte ganorazko kantak josteko, beti ere, eragin garaikideak eta elektronika baztertu barik. Etorkizun handiko taldea, batzuetan dantzagarria, beste batzuetan iluna.