Intza Alkain eta Maite Aizpuruaren 'F edo zurekin izan nuen azken ravea' proiektuak irabazi du Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntza

Intza Alkain eta Maite Aizpuruaren 'F edo zurekin izan nuen azken ravea' proiektuak irabazi du Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntza Maider Diaz eta Xabi Fernandezen 'Famiglia' antzezlana aukeratu dute bigarren saria emateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/intza-alkain-eta-maite-aizpuruaren-f-edo-zurekin-izan-nuen-azken-ravea-proiektuak-irabazi-du-donostiako-poltsiko-antzerki-sorkuntza/@@download/image/F Lantaldea.jpeg
2023/10/23
Maider Diaz eta Xabi Fernandezen 'Famiglia' antzezlana aukeratu dute bigarren saria emateko.
Intza Alkain eta Maite Aizpuruaren  'F edo zurekin izan nuen azken ravea' proiektuak irabazi du Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntza

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzea helburu duen Poltsiko Antzerki Sorkuntza programak irabazleak jakinarazi ditu. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak F edo zurekin izan nuen azken ravea antzezlanari eman dio lehen saria, eta bigarrena, berriz, Famiglia antzezlanari.  

F edo zurekin izan nuen azken ravea antzezlanaren interpretazioa eta dramaturgia Intza Alkain eta Maite Aizpuruarena izango da, Aizpuruaren beraren zuzendaritzapeanBidelagun gehiago ere izango dituzte, ordea. Testua Mejillon Tigre kolektiboarekin batera landuko dute, eta Matxalen de Pedro eta Edurne Azkarate ere izango dituzte prozesuan laguntzaile.

Laguntasunaren gaia ardatz duen ikerketa artistikoa izango da, poesia, performancea eta umorea nahasten dituena. Honela azaldu dute obraren nondik norakoa: "Lagunak izatera jolasteko geratuta gaude. Euforiaren aparretan aurkituko ditugu betirako promesak, adiskidetasun erromantikoa, taldearen apologia, pertenentziaren subidoia. Zaratak utzitako tarteetan zalantzak, galderak eta galerak. Salbuespenezko komunitate bat osatuko dugu, mozorro festa edo fedezko erritualaren erreplika honetan. Zaurgarriak, hauskorrak, lagun efimeroak izango gara, benetakoak eta fikziozkoak aldi berean".

 

Bigarren saria Maider Diaz eta Xabi Fernandezen Famiglia komedia beltzak eskuratu du.. Familia arteko harremanak kontatuko dira bertan, baina baita "belaunaldi arteko diferentziak edo gizarteak ezarritako presioak ere". Herri txiki bateko autobus geltokian 40 urteko Iñaki aita eta 21 urteko Jone alaba elkartuko dira, aitona Joxeren urtebetzea dela-eta, zahar etxera bisitan doazenak. Autobusaren zain daudela, espero ez duten berri bat jasoko dute, eta ondorioz, elkarrizketak ere espero gabeko bideetara eramango ditu aita-alabak.

Proiektu irabazleak 2.500 euroko ekarpena jasoko du antzezlana garatzeko eta ekoizteko, eta finalistak, aldiz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek. Bakoitzak lau emanaldi egingo ditu, eta horien truke, 3.000 euro jasoko ditu proiektu irabazleak, eta 2.500 euro finalistak.