Intsektizida arriskutsuena

Metxeroarekin armiarmak hil nahian ari zela, su eman dio etxeari Alemaniako Zuelpich herriko emakume batek. Hasieran, intsektizida arrunt batekin saiatu zen, baina ez zuen helburua lortu. Gero, metxeroa eta aerosol bat erabili zituen, eta egundoko sugarra sortu zuen. Etxeak 100.000 euroko kalteak izan ditu eta, poliziak esan duenez, ez dago inor bertan bizitzeko moduan. Hori bai, armiarmek alde egin dute.