Intriga Irungo kaleetan

Intriga Irungo kaleetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/intriga-irungo-kaleetan/@@download/image/201210305420David_R_Losada_La_Noche_Del_Raton.jpg
2012/12/13
berria
David R. Losada zuzendari irundarrak amaitu du La noche del raton filmaren errodajea bere jaioterrian. Miriam Cabeza eta Unai Garcia aktoreak Sandra eta Jorge izango dira, laneko bilera batera bidean azalpen logikorik ez duen jazoera baten protagonistak. Genero beltza, beldurrezkoa eta thrillerra uztartzen ditu intriga ardatz izango duen filmak. Proiektuak ez du inolako diru-laguntza publikorik jaso eta lantaldeak berak finantzatu du. Zorterik onena euren ametsa betetzear dauden gazte hauei!