'Into The Wild'-eko autobusa erretiratu dute

'Into The Wild'-eko autobusa erretiratu dute Chris McCandless abenturazalearen azken bizitokian istripu ugari gertatu dira, eta kentzea erabaki dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/into-the-wild-eko-autobusa-erretiratu-dute/@@download/image/1593427713_122136_1593430014_noticia_normal.jpg
2020/07/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Chris McCandless abenturazalearen azken bizitokian istripu ugari gertatu dira, eta kentzea erabaki dute.
'Into The Wild'-eko autobusa erretiratu dute

1992an, Alaskako baso basatietan abandonatutako autobus batean 112 egunez bizi ondoren, gosez hil zen Alex Supertramp ezizenez deitutako gaztea, ibaiak guztiz isolatuta utzi ondoren. Bere istorioa kondaira bilakatu zen liburua argitaratzean, eta kondaira mundu osoan zabaldu zen liburuan oinarritutako Into The WIid filma estreinatu zutenean. Ondorioz, Alaskako bihotzean gizateriatik horren urrun zegoen autobus hori masiboki bisitatzen hasi zen jendea, orain arte; bertan gertatutako istripu ugariak ekiditeko, autobusa bere lekutik eraman dute helikopteroz.  

Abenturazalearen bizitoki izandako autobusera iristea benetan zaila zen, eta bertaratzera ausartzen zirenek ez dute beti ondo amaitu. Hala, 2009tik 2017ra bitarte 15 erreskate operazio egin dituzte, eta iaz emakume bat ito egin zen Teklanika ibaian, autobusera iristeko saiakeran. 2010ean, turista suitzar bat ere ibai berean hil zen itota. Azkenean, Alaskako agintariek autobusa erretiratzea erabaki dute.