Interneteko santua

Interneteko santua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/interneteko-santua/@@download/image/53p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Interneteko santua
Errusiako eliza ortodoxoa Interneterako patroia bilatzen ari da. Duela gutxi, eliza katolikoak Santiago Alberione aukeratu zuen funtzio horretarako. Eta ortodoxoek bi hautagai dituzte: Juan Krisostomo eta Feofan. Andrei Kurayev fraideak azaldu duenez, logikoa da patroi zibernetikoa aukeratzea, eliza ortodoxoa Internetez baliatuko baita kristau literaturaren liburutegi birtuala sortzeko. Patroia aukeratu ondoren, ordenagailuak birusen kontra babesteko otoitza sortuko omen dute.