Internet, edozein tokitatik

Internet, edozein tokitatik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/internet-edozein-tokitatik/@@download/image/83p14wifi_1363719860.jpg
2008/03/07
erreportajea
Gorka Julio
Internet jada ez da ordenagailuetara mugatzen; gero eta arruntagoa da euskarri txikiagotan internet erabiltzea. Zenbait webgunek eta zerbitzuk haien bertsio 'mugikorra' eskaintzen dute.

Konexio motak
•GSM. Audioa garraiatzeko teknologia bera erabiltzen du datuak bidaltzeko.

•GPRS. Aurrekoa baino azkarragoa da (gehienez, 171,2 kbit segundoko).

•3G UMTS. Azken boladan datuak garraiatzeko erabiltzen hasi den teknologia honen abiadura, aurrekoarekin alderatuta, askoz ere handiagoa da (gehienez, 384 kBit segundoko).
•
Wifi. Internetera sartzeko kablerik gabeko konexio arrunta. Haren abiadura zerbitzua kontratatu duenaren araberakoa izaten da, baina normalean nahiko altua izaten da. Telefono gehienek ez dute wifi konexio batekin lotzeko aukera oraindik.

Zertarako erabili

Aipatutako konexioek hainbat abantaila eta muga dituzte. Haiek gehiegi kontuan hartu gabe, gauza asko egin daitezke, eta horretaz ariko gara orain.
•
Posta elektronikoa eta nabigatzaileen hainbat zerbitzu. Zenbaitetan, sakeleko telefonoek posta elektronikoa irakurtzeko aplikazio bat ekartzen dute; aplikazio hori konfiguratuz gero, gure posta elektronikoa bertan irakurtzea lortuko dugu. Beste batzuetan, zerbitzu hau eta beste zenbait ematen dituzten atariak daude: Yahoo! Mobile (http://mobile.yahoo.com/), MSN Mobile (http://mobile.msn.com) edo Google Mobile (http://mobile.google.com).

•Blogean idatzi. Blogger-ek (http://www.blogger.com) eta antzeko blog sistemek zuzenean sakeleko telefonotik mezuak bidaltzeko aukera bat dute.

•Bideoak ikusi eta igo. Youtube-k, bertsio mugikorra izateaz gain (http://m.youtube.com/), gure sakelekotik MMS multimedia mezu bat bidalita bideoa igotzeko aukera ematen digu. Eyespot-ek (http://eyespot.com/mobileshare) bideoak igotzeko, ikusteko eta elkar trukatzeko tresna bat du.

•Gure lagun sarearekin kontaktua mantendu. Twiterren (http://www.twitter.com) bitartez, gure lagun sarea osa dezakegu, eta zer egiten ari garen konta diezaiekegu haiei. Hau dena, internet bidezko aplikazioaren bitartez, eta nahi izanez gero, sakelekoan jaso (eta bertatik erantzun) ditzakegun mezuen bidez. Txioka-k (http://www.txioka.net), euskal twitter erabiltzaileak biltzen saiatzen ari den sareak,  ere badu bertsio mugikorra (http://m.txioka.net).

•Gure jarioak irakurri. Bloglines (http://www.bloglines.com/mobile) jario irakurgailuak sakeleko telefonoentzako bertsioa eskaintzen du, gure harpidetzak kudeatzeko.  Google Readerrek (http://www.google.com/reader/m/) ere oso bertsio interesgarria du sakelekoentzako.

Etorkizunean, sakelekoen bidez gauza hauek eta gehiago egiteko aukera izango dugu. Bideoa, soinua eta telebista telefonoan bertan izatea eguneroko gauza izango da, eta eduki horiek gure telefonotik bertatik eta saretik eskuratu ahal izango ditugu.

HARRITU GAITU


Ikastolen Federazioak prestatutako Ikasys. http://www.ikasys.net/  proiektu berriak harritu gaitu. Proiektu honetan, miniordenagailu eramangarri bana izango dute ikasleek, haien lanak egiteko. Horri esker, norberari egokitutako jarraipena egingo zaie, eta curriculum eduki propioak izango dituzte. Gaiari buruzko informazio gehiago, haien gunean (http://www.ikasys.net/wordpress/).

KATXONDOENA


Teklatuarekin jolasteko. Interneten badabil teklatuarekin jolasteko joko erraz baina dibertigarri berri bat. Teklatu arrunt batean eta mekanografiaren ohiko modua erabilita, esku bakar batez idatz daitekeen hitz luzeena bilatzea da kontua. Ingelesezko informazioa ondorengo gunean duzue: http://josel3.blogspot.com/2008/02/one-handed-words.html. Gurean, Arkaitzek bota digu erronka (http://www.mutilmedia.com/?p=259).  

INFORMAZIO BILA



Sukaldean ikasteko. Sukaldaritza maite duzuenontzat, ideia berriak topatzeko edo halako kontuetan oso trebeak ez zaretenontzat, errezeta mordoa duen webgune bat: http://sukaldean.com/. Bertan, etxean egiteko moduko errezeta bikainak bildu dituzte David de Jorgek eta Hasier Etxeberriak