Internauta gaixoa

Internauta gaixoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/internauta-gaixoa/@@download/image/87p8soto.jpg
2012/12/13
berria
13.000.000 euroko kalteordaina eskatu dio Promusicae Espainiako diskoetxe elkarteak Pablo Soto 28 urteko internautari, artxiboak trukatzeko Manolito P2P eta antzeko beste programa batzuk sortu zituelako. Antza, gaur egun, milioika internautak erabiltzen dituzte programa hauek. Promusicaek, hala ere, mota honetako zenbait auzi galdu ditu azkenaldian. Soto Copyleft mugimenduko kidea da (copyright eskubideen kontrako mugimendua).