Intereseko arriskuak Marmaton

Intereseko arriskuak Marmaton https://www.gaztezulo.eus/albisteak/intereseko-arriskuak-marmaton/@@download/image/2012216741marmato_mundua.jpg
2012/12/13
berria
Marmatoko, Kolonbia ekialdeko, herritarrek mesfidati jarraitzen dute, haiek lekualdatzeko egitasmoaren atzean interes ekonomikoak daudelakoan. Orain hogei urte egin ziren bertako eremu malkartsuari buruzko lehen ikerketak, eta higadura bortitzaren ondorioz bizilagunak arriskuan zeudela ondorioztatu zuten, etxeak maldan behera amildu daitezkeelako. Lurra azken aldiz hondoratu zenetik, polizia etxea, udaletxea eta ospitalea baino ez dituzte lekualdatu. Baina urrea ustiatzen duen enpresa multinazional kanadar bat bertaratu berri da, eta arriskua inoiz baino larriagoa dela aditzera eman du. Kasualitatea!