Interes bikaina

1988. urtean, emakume mexikar batek 25.000 dolar (ia 19.000 euro) sartu zituen banketxean. Garai hartan inflazioa oso altua zen eta ondorioz, interesa ere ikaragarri handia zen, %149,35 alegia. Inbertsio fondoa hilabetero-hilabetero berritzen zen automatikoki, eta urte luzez emakumeak ez zuen diru hori ukitu ere egin, nahiz eta banketxeak jabeak aldatu. Duela bi urte, ordea, emakumeak dirua eskatu zuen, baina banketxeak behin eta berriro trabak jarri zizkion. Beraz, epaitegira jo eta azkenean, epaileak arrazoia eman dio andreari. Zenbat ordaindu behar dio orain banketxeak? Ezetz asmatu! 47.000 milioi dolar (ia 34.000 milioi euro)! Ez da harritzekoa banketxeak emakumeari eragozpenak jarri izana