Intacto ***

Intacto *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/intacto/@@download/image/13p40-5.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Juan Carlos Fresnadillo. Aktoreak: Leonardo Sbaraglia, Eusebio Poncela, Max Von Sydow. Generoa: suspensea. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2001. Iraupena: 108 minutu.
13.zenbakia
Intacto   ***
 Esposados film labur saritu eta laudatuaren zuzendariaren estreinako film luzea da. Banku lapur bat da hegazkin istripu lazgarri batetik bizirik irten den pertsona bakarra. Horrek, ordea, ez du kartzelatik libratuko. Lapurraren zorte onak erakarrita, aseguru-agente misteriotsu batek proposamen iluna eginen dio. Halabeharraz gogoeta egiten duen thriller beltz irudimentsua da. Filmak Scorsese, De Sica, Egoyan eta Auster zinemagileen eraginak dituela aitortu izan du Fresnadillok. Ez da biribil-biribila baina atsegin handiz ikusten den filma da. Entretenigarria oso.