Instante baten begirada

Jendea. Egoera. Unea. Instantea. Osagai hauek guztiak dotore uztartuta daude ondorengo irudi bilduman. Elementu horien, eta beste zenbaiten, batuketaren emaitza baita argazkia. Betirako jasota geratu den segundu laurdena. Zigarro ke artean galdutako begirada, begiekin galdezka ari diren haurrak, enbatari ihesi doazenen presa
jendea, egoera, unea, instantea, funtsean.