Instagramen testuak animatzeko trikimailua

Instagramen testuak animatzeko trikimailua Hemendik aurrera, zure 'stories'-ak askoz erakargarriagoak izango dira! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramen-testuak-animatzeko-trikimailua/@@download/image/instagram-stories-ideas.jpg
2021/02/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hemendik aurrera, zure 'stories'-ak askoz erakargarriagoak izango dira!
Instagramen testuak animatzeko trikimailua

Denok dakizue Instagrameko story-etan testu zatiak ipintzen, baina bazenekiten testu horiek animatu daitezkeela? Sticker edota Gif animatuen antzera, idatzitako testuek animazioa izan dezakete. Aukera hau iazko udan jarri zuten martxan, baina oraindik asko ez dira konturatu. Hau da zure Instagrameko testuak animatzeko egin behar duzuna:

Beharbada ez zara konturatu, baina zure Instagram kontuko story-etan botoi berri bat agertu da duela gutxi, goialdean; bi marra horizontal eta A bat dituen botoia da. Bada botoi horrek zure testuari animazioa txertatzeko balio du. Hau da bere itxura:

Behin botoia identifikatuta, nola erabili? Oso erraza da; animazioa aurrez definituta dago aukeratutako letra tipoaren arabera. Egun, Instagramek 9 tipografia mota ditu, eta haietako bakoitzak animazio bat dauka; batek idazteko makina bat imitatzen du, beste bat agertu eta desagertu egiten da, eta abar... animazioak berdin funtzionatzen du testua azpimarratuta ala gabe.

Kontuan izan letra animatuak erabiltzen badituzu igoko duzun story-a argazki izatetik bideo izatera igaroko dela, sticker animatuak erabiltzean gertatzen den moduan. Bestalde, testuak animatzeko aukera erabiltzaile guztientzat dago eskuragarri; agertzen ez bazaizu, eguneratu app-a.