Instagramen proba berria: bihotzak ezkutatzea

Instagramen proba berria: bihotzak ezkutatzea Erabiltzaileek jasotzen dituzten 'atsegin dut' guztiak ikusi ahalko dituzte, baina jarraitzaileek ez dute zifra ezagutuko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramen-proba-berria-bihotzak-ezkutatzea/@@download/image/Instagram-design-guide_dezeen_2364_col_0-852x479.jpg
2019/07/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Erabiltzaileek jasotzen dituzten 'atsegin dut' guztiak ikusi ahalko dituzte, baina jarraitzaileek ez dute zifra ezagutuko.
Instagramen proba berria: bihotzak ezkutatzea

Zazpi herrialdetan, hemendik aurrera Instagram erabiltzaileek bihotzak ikusteari utziko diote besteen argitalpenetan. Halaxe iragarri dute app ospetsuaren arduradunek; froga Kanadan, Australian, Italian, Irlandan, Japonian, Brasilen eta Zeelanda Berrian egingo dute.

Twitterren azaldu dutenez, neurri hau probatzearen arrazoia jendearen arreta 'atsegin dut' kopurutik aldentzen saiatzea da. Hala, Instagramek nahi duena argazkiei edota bideoei kasu egitea da, eta ez igotako edukiak pilatutako bihotz kopuruari. Dirudienez, hartzaileek jasotako 'atsegin dut' kopurua ikusten jarraituko dute, baina beren jarraitzaileek aldiz, ez.

 

Instagramek hartutako erabaki honek zuzeneak kaltetuko ditu horren modan dauden influencerrak. Hain zuzen, app-eko errege-erreginek 'atsegin dut' kopuruei esker lortzen dituzte kontratu eta babesleak. Dena den, Instagramek bots (errobot) arazo larriari aurre egin behar izan dio azkenaldian; hain zuzen, erabiltzaile askok 'atsegin dut' sortak erosten dituzte, eta beraz, puztu egiten dute beren kontuetako arrakasta (erabat faltsua). Hain zuzen, egun 74 mila profil faltsu omen daude Instagram barruan.

OSASUN MENTALA ARRISKUAN

Bestalde, neurri honek erabiltzaile askok jasaten duten presioa arintzeko helburua du. Hain zuzen, Erresuma Batuko Royal Society for Public Health-ek argitaratutako txosten baten arabera, Instagram da gazteen osasun mentalerako sare sozialik kaltegarriena. Aldi berean, gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala ere bada eta erabiltzaileen %41 24 urtetik beherakoak dira.