Instagramen ordezko bost app gomendagarri

Instagramen ordezko bost app gomendagarri Argazkien errege bilakatu da Instagram, baina ez da bakarra ezta onena ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramen-ordezko-bost-app-gomendagarri/@@download/image/Snapchat_grinvalds_iStock_GettyImagesPlus-1d285a598ae14aa291227e8242def7fc.jpg
2021/02/22
berria

Ane Urrutikoetxea aneurruti

Argazkien errege bilakatu da Instagram, baina ez da bakarra ezta onena ere.
Instagramen ordezko bost app gomendagarri

Dudarik gabe, Instagram da argazkiak partekatzeko sare sozialik erabiliena. Baina horrek ez du esan nahi bakarra denik, ezta egokiena edota auker gehien eskaintzen dituena denik; argazkien mundua maite baduzu eta zure argazkiak ganoraz partekatu nahi badituzu, badira beste hainbat aukera. Guk bost hautatu ditugu, ea zer iruditzen zaizkizuen:

  1. FLICKR: Ziur aski ezagutuko duzue, argazkiak artxibatzeko sarerik potenteenetakoa baita. Flickr Instagram baino lehenago jaio zen, eta oraindik ere argazkilari profesionalen kuttunetakoa da, argazkiak igo eta kalitate handiarekin gordetzeko aukera eskaintzen duelako. Doakoa da gainera.
  2. 500PX: Argazkilari profesionalen artean erreferentziazko sarea bilakatu da hau. Flickr-en antzera, argazkiak igo eta albumetan txukuntzeko aukera eskaintzen du; horrekin batera, jendearekin kontaktatu eta elkar idazteko aukera eskaintzen du. Gainera, 500px-ek mugikorrerako app-a du, eta beraz, zuzenean mugikorretik igo ditzakegu argazkiak.

  3. VSCO: Argazkiei filtroak jartzea gustuko baduzu ziur noiz edo noiz erabili duzula VSCO, baina, bazenekien sare sozial bat ere badela? VSCOrekin argazkiak eta bideoak igo eta partekatu ditzakezu plataformako gainontzeko erabiltzaileekin. Profesionalei zuzenduta dago batez ere, doakoa da eta denontzat irekia. 

  4. EYEEM: EyeEm Instagramen oso antzekoa da, baina badu aukera oso interesgarri bat; igotako argazkiak saldu ditzakezu zuzenean bertatik.
  5. WISAW: Wisaw-rekin ere aurrekoekin egin daitezkeen gauzak egin ditzakezu, dela argazkiak igo, partekatu, beste erabiltzaileekin hitz egin... baina Wisaw erabat anonimoa da, eta hortxe duzue sare sozial honen abantaila nagusia. Ez duzue erregistratu beharrik ezta profilik sortu beharrik; argazkiak igo eta zuzenean partekatzea besterik ez da behar.