Instagrameko zentsura desafiatu du Adidas markak
43 bular mota ezberdinen adibideak erakutsi ditu bere 43 kirol bularretako motak iragartzeko.
Instagrameko arauak zorrotzak dira, eta bular-puntak (femeninoak badira behintzat) erabat debekatuak daude. Arauek, ordea, muga oso meharrak dituzte eta muga horiek erabiliz Adidasek kanpaina interesgarria sortu du.
“Free the nipple” edo "bular-puntak askatu" leloak urteak daramatza Instagramen bueltaka. Bular-punta maskulinoak duen askatasuna (hau ez baita sekula zentsuratua izan) exijitzen dute emakumezkoen bularrentzat.
Plataformak ordea, oraindik ere ez du emakumezkoen titi-buruen argazki zein bideorik igotzen uzten. Hau kontuan izanik, Adidas, kirol arropa marka ezagunak, bular-burua soilik pixelatuta, 43 motatako bularrak erakutsi ditu bere kirol bularretako ezberdinak promozionatzeko.
Honela, 43 motatako kirol bularretakoak sortu dituzte, bular mota ezberdinentzat egokituak, jarduera fisikoa praktikatzerako garaian, edozein bular mota izangatik, gustura sentitu daitezen berau daramaten emakumeak.
“Zure bularren neurria eta forma dena delako izanagatik ere, emakume guztiek merezi dute euste hobea. Horregatik, gure kirol bularretako bilduma berriak 43 modelo ezberdin batzen ditu, norberarentzat erabat egokitzen den bularretakoa eskainiz”, azaldu de eraundeak.

