Instagrameko lehen museo birtuala jaio da
Koronabirusak inspiratutako artea jaso dute @covidartmuseum kontuan.

Pandemia inspirazio iturri bilakatu da artista askorentzat, eta horrela, Instagrameko lehen museo birtuala sortu dute; CAM The Covid Art Museum. Bartzelonako hiru publizista batu dira proiektua sortzeko; helburua? koronabirusak inspiratutako artea biltzea, bizi dugun une historikoa erretratatzeko.
Horrela, mundu osoko artistak batu dira ekimenera, eta musa bera erabiliz irudimena astindu dute, arte proiektu eder zein terapeutikoa osatuz. Museo birtual honek artearen boterea gogorarazten digu, sormenak zenbat laguntzen duen erakutsiz. Gozatu!
(@sarashakeel)
(@tanaka_tatsuya)
(@de.be.pe)
(@sacree_frangine)