Instagrameko herririk politena

Bled izena du, Eslovenian dago, eta Instagram erabat maitemindu da berarekin; dagoeneko 370 mila argitalpen pilatzen ditu herritxoak. Zer ote du horrenbeste argazki pilatzeko?
Bidaiatzeko ohiturak aldatu egin dira; dagoeneko, oporretara goazenean ez diogu gure buruari galdetzen: hondartza ala mendia? Egun, garrantzitsuena lekua polita izatea da, sare sozialetan argazki ikusgarrienak argitaratzeko. Booking-ek egindako inkestaren arabera, arrazoi hori erabiltzen dute millenialen %40 beren oporraldia aukeratzerakoan. Gainera, bidaiarien %32 leku ederrak bilatzen dituzte, ez bakarrik bisitatzeko, baita egonaldia egiteko ere. Hala, Bled herria da oraintxe sare sozialeko influencerren helmuga gogokoenetako bat; orain arte lehen postua Hallstatt herri austriarrak izan du, baina basoz inguratutako lakuaren erdian kokatutako irlatxo honek lekua kendu dio!