Instagramek audio aretoak sortuko ditu Clubhouse sarearekin lehiatzeko

Instagramek audio aretoak sortuko ditu Clubhouse sarearekin lehiatzeko Modako sare soziala imitatzeko asmoa dute filtrazio baten arabera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagramek-audio-aretoak-sortuko-ditu-clubhouse-sarearekin-lehiatzeko/@@download/image/instagram-est-trabajando-en-su-propio-clubhouse.jpg
2021/03/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Modako sare soziala imitatzeko asmoa dute filtrazio baten arabera.
Instagramek audio aretoak sortuko ditu Clubhouse sarearekin lehiatzeko

Jakina da Facebooki ez zaiola lehia gehiegi gustatzen; hala, sare sozialak bi estrategia erabiltzen ditu konpetentzia suntsitzeko; sarea erosi ala imitatu. Hain zuzen, azken asteetan merkatuan indarrez sartu berri den Clubhouse audio aretoen sare soziala mehatxu berritzat hartu du Zuckerberg-en enpresak; hala, filtrazio batek argitu du aurki Instagramen ere audio aretoak ezarriko dituztela, Clubhouserekin lehiatzeko.

Filtrazio horren arabera, Instagramen asteak daramatzate Clubhouseren dinamika imitatuko duen funtzioa diseinatzen; oraingoz ez dago aukera berri honen estreinaldirako datarik, baina dirudienez, guztiz zifratutako audio aretoak gehituko dituzte sarearen berezko txatean. 

Instagram ez da Clubhouseren mehatxuaren aurrean erreakzionatu duen sare bakarra; Twitterrek ere duela gutxi argitu zuen antzeko funtzioa jarriko zuela martxan, Twitter Space izenarekin. Bestalde, aurreko astean Instagramek Live Rooms ezagutzera eman zuen, zuzenekoak aldi berean lau pertsonekin egiteko aukerarekin. Argi dago epe laburrean berritasun ugari ezagutuko ditugula sare sozialetan, izan ere, litekeena da WhatsApp eta Facebook bera Clubhousek eskainitako audioen berritasuna ere imitatzen saiatzea.

 

Honaino iritsi zarenez... zure interesekoa izan daiteke?

CLUBHOUSE, IRAULTZA EGITERA DOAN SARE SOZIAL BERRIA: Ahotsa da app berri eta esklusibo honen komunikazio tresna; oraingoz soilik iOSen erabili daiteke, gonbidapenarekin.

 

INTSAGRAM 'LIVE ROOMS'; LA LAGUN ZUZENEKO BEREAN: Sare sozialak ClubHouseren hainbat aukera imitatuko ditu.