Instagramek Adimen Artifizialarekin sortutako edukiei etiketak txertatuko dizkie
Funtzio horien artean, AAk sortutako argitalpena zein den jakiteko etiketa bat gehitu du. Oraindik funtzio berri hauek ez daude eskuragarri baina Alessandro Paluzzi teknologian adituak filtratu du.
Paluzzik dioenez, Instagramen storieak editatzeko AA tresna batean lanean ari da erakundea, argazkietatik nahi ez ditugun objektuak kendu ahal izateko. Tresna honen izan IA Brush litzateke. Egungo Instagrameko tresnen jarraipen naturala litzateke; egun, mugikorreko aplikazio ezagunetik bertatik, argazkiak editatzeko aukera baitago.
AArekin editatutako argazki eta argitalpenek, bestelakoengandik ezberdintzeko, "AArekin sortutako irudia" eta halako etiketak izango dituzte, edota "sortzaileak edo Metak dio eduki hau AArekin sortu edo editatu dela".
Alabaina, ez dirudi Instagramek teknika aurreratu hau AArekin aldatutako irudiak identifikatzeko erabiliko duenik. Hau da, aplikazioaren barruko edizio tresnak erabiliz eraldatzen badira soilik azalduko dira etiketa hauek, aplikaziotik kanpo AA erabili eta ondoren irudi hori Instagramera igotzen bada, ez dira etiketa horiek azalduko.
Litekeena da AA beste zenbait funtziotan ere erabiltzea. Mezuak laburtzearen funtzioak, adibidez, izenak dioena egingo du, zuzeneko mezuen bertsio laburrago bat eskainiko du. Baina, horren luzeak al dira bada egun jasotzen ditugun mezu zuzenak?
