Instagram 'Live Rooms'; lau lagun zuzeneko berean

Instagram 'Live Rooms'; lau lagun zuzeneko berean Sare sozialak ClubHouseren hainbat aukera imitatuko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagram-live-rooms-lau-lagun-zuzeneko-berean/@@download/image/1366_2000.jpeg
2021/03/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Sare sozialak ClubHouseren hainbat aukera imitatuko ditu.
Instagram 'Live Rooms'; lau lagun zuzeneko berean

Facebook sare sozialen errege izaten jarraitu nahi du, bere seme Instagramen bidez bada ere; gauzak horrela, berritasun nabarmenak argitaratu dituzte, besteak beste, Live Rooms izenekoa; aukera berri honi esker, zuzenekoetan lau lagun (lau pantaila) agertu daitezke aldi berean. Orain arte, zuzenekoetan soilik 2 lagun (bi pantaila) agertu zitezkeen gehienez.

Aukera berri honekin, Instagramek zuzeneko emisioak indartu nahi ditu, eta adierazi dutenez, ez da martxan jarriko duten berritasun bakarra; antza denez, ClubHouse ahotsa protagonista duen sare sozial berria imitatzen saiatuko da. 

Hala, Instagramek zuzenekoetatik dirua irabazteko aukera berriak jarriko ditu; gainera, moderatzaileari kontrol gehiago emango diote, eta ahotserako aukera zabalduko dute, sare sozialen jokoan indarrez sartu den ClubHouseri lehia egiteko helburuarekin.