Instagram-en "atsegin dut"-ak ezkutatzeko aukera dago hemendik aurrera

Proba denboraldi baten ondoren, jada eskuragarri dago atsegin dut-ak zenbatzen dituen kopurua ezkutatzeko aukera. Aspaldi erreklamatua izan zen aukera hau erabiltzaileen aldetik, batez ere gazteak euren buruei ezartzen ziren toxizitate mailak murrizteko helburuz, like horiek askotan lehia bihurtzen baitziren.
Iragarritakoaren arabera, erabiltzaileek orain ikusiko dutenaren edo erakutsi nahi dutenaren, kontrol gehiago izango dute. Oraingoz Instagramen bakarrik dago eskuragarri aukera hau, baina laster Facebook-en ere egongo da. Sare sozialetik honela azaldu zuten aldaketa: "Gure komunitatetik, eta baita adituen ahotan ere, entzun duguna da atsegin dut zenbakia ez ikustea onuragarria dela batzuentzat eta gogaikarria besteentzat. Hori dela eta, like-ak ezkutatzearen erabakia aukerakoa da, erabiltzaile bakoitzak erabakiz informazio hau ezkutatu nahi duen ala ez".
Nola ezkutatu like-ak Instagramen?
Hemendik aurrera oso erraza da atsegin dut kopuruak ezkutatzea argitalpenetatik, izan norberarenak edo besteenak. Like-ak ezkutatzeko, eta argazki zein bideoetan erreprodukzioak ezkutatzeko, Instagrameko konfiguraziora jo behar da, pribatutasuna deitzen den atalera. Bertan, argitalpenen atalean atsegin dut eta erreprodukzioak ezkutatzeko aukera dago eta berau aktibatu beharko da.
Gure argitalpenetik izan ditugun elkarrekintzak ez erakusteko bi aukera daude. Lehengoak like-en zenbaketa publikoa desaktibatzea ahalbidetzen da argazki edo bideo bat argitaratu aurretik. Bigarren aukerarekin, behin argitalpena argitaratu ondoren aktibatu edo desaktibatu daiteke aukera hau.
Izan ere, Instagramek, eguneraketa honen aurretik argitaratutako argitalpen guztietan aukera ematen du atsegin dut kopuruak ezkutatzeko gure profiletik. Ez du axola noizkoa den argitalpena, ez baditugu bertan like-ak ikusi nahi, desaktibatu ditzakegu.