"Insomnia" erakusketa ikusgai da Bilbon

Joseba Eskubi bilbotarrak formatu txikiko obraz osaturiko bilduma aurkeztu du 'Insomnia' izenburupean. Bilboko Rekalde aretoan 2013ko urtarrila bitarte izango dira ikusgai margolan klasikoen gainean egindako interbentzioak, collage moduan jarrita, jatorrizko irudiak lurperatuta egongo balira bezala irudikatuz.
EHUko Arte Ederren Fakultatean lizentziatua, 1998az geroztik margolaritza irakaslea da Joseba Eskubi. Banako eta taldeko erakusketa ugari egin ditu, eta estilo anitzeko obrak aurkeztu ditu bere ibilbidean zehar.
Oraingoan, baina, Insomnia izeneko bilduma aurkeztu du. Margolan klasikoak hartu ditu oinarritzat, eta haien gainean hausturak, zorrotadak eta tolesturak egin ditu, collage modukoak osatuz. Artistaren hitzetan baina, bere lanak ez du asmo parodiko edo historizista, formak eta testuinguruak ateratzeko eta norabide berriak lortzeko eraldaketak baizik.
Hala, margolanak hondakinak bailiran azaltzen dira ikuslearen begien aurrean, eta hasieran zuten zentzua galdu egiten dute hala. Esanahi berriak, iradokitzaileak proposatzen ditu era honetan artistak.
Insomnia erakusketa aste honetan inauguratu dute Bilboko Rekalde aretoko kabinete abstraktuan, eta bertan izango da ikusgai urtarrilaren 13ra bitarte. Halaber, collageak liburu batean argitaratuko ditu aurki Belleza Infinita argitaletxeak.

Erakusketa