Inprobisazioa eta umorea lantzeko tailerrak, Bergaran

Bertsozale Elkarteko Genero Taldearen ekimenez, beste urte batez ‘Inprobisazioa eta umorea eskenategian’ izeneko tailerra egingo dute ekainaren 28an, 29an eta 30ean, asteburuko egonaldi gisa, Bergarako Aibar Baserrian. Inskripzioak 100 euro balio ditu, eta igandera bitarte (maiatzak 5) izango da zabalik izena emateko epea.
Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek eta Karmelo Muñozek gidatuko dute ‘Inprobisazioa eta umorea eskenategian’ izeneko hiru eguneko tailerra beste urte batez. Metafora, sormena, hutsuneen kudeaketa, gorputz adierazpena, arnasaren kontrola… eta beste hainbat baliabide eszeniko landuko dituzte, norberaren gaitasunak eta ezaugarriak ezagutzeko. Eskenategian nola aritu, nola jardun, ikusleen aurrean nola azaldu… beti ere, umore puntu batekin.
Tailerrak ekainaren 28an hasiko dira, ostirala, eta igandera bitarte, hiru egunez luzatuko dira 25 orduko saioak. Gehienez ere 14 lagunek hartu ahal izango dute parte, eta antolatzaileek genero parekidetasuna kontutan hartuko dute taldea osatzerako orduan.
Izena emateko epea igandera arte izango da zabalik, maiatzak 5, eta umorez@bertsozale.com helbidera idatziz edo 943 694 277 telefonora deituz egin beharko da. 100 euro balio ditu, otorduak eta loak barne, baina Bertsozale Elkarteak lagundutako ekimena izanik, elkarteko kideek prezio erdia ordainduko dute.
Bergarako Aibar baserrian egingo dute egonaldia, hain zuzen, Oihulari Klown taldearen egoitzan; ongi pasatzeaz gain, gaur egun ezinbestekoak diren gaitasunak lantzeko ere balioko du ikastaroak, jende aurrean aritzea, eta ideiak ongi eta lasaitasunez transmititzea ezinbestekoa baita jendarteko alor ezberdinetan.