Inprobisazio eta umore tailerra, bertsolari nahiz zaleentzat

Inprobisazio eta umore tailerra, bertsolari nahiz zaleentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inprobisazio-eta-umore-tailerra-bertsolari-nahiz-zaleentzat/@@download/image/20128316456oihulari_1.jpg
2012/12/13
berria
Inprobisazio eta umore tailerra, bertsolari nahiz zaleentzat
Bertsozale elkarteak antolatuta, urriaren 19tik 21era bitarte Inprobisaketa eta Umorea Eskenen izeneko tailerra eskainiko du Oihulari Klown taldeak Bergarako Aibar baserrian. 25 orduko ikastaro intentsiboa izango da, eta hiru eguneko egonaldia egingo dute parte hartzaileek, otordu eta loaldiak barne. Izena emateko epea irailaren 1etik 20ra bitarte zabalduko dute. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da.

Nork bere buruaz eta egunerokotasuneko korapiloez umorea egiten ikasteko balioko duen ikastaroa da honakoa. Klowna espresio ekintza gisa ulerturik, tikak, obsesioak, maniak, desioak, beldurrak… landuko dituzte parte hartzaileek, garen horretatik uste duguna baino hurbilago baitaude denak.

Ikastaro dinamiko eta parte hartzailea proposatzen dute Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñoz clownek. Bertsolari zein zaleentzat zuzendurik dago, baina orotara 14 lagun izango dira gehienez. Ikastaro emaileek gazteleraz hitz egingo dute, baina partaideek euskaraz inprobisatu, jolastu eta galdetuko dute.

Beroketa fisikoek, inprobisaketek… klown kodearen aspektu teknikoak jorratzeko balioko dute, eta era bereean, nork bere buruaz barre egiten ikasteko.

Taldea osatzeko

Izena emateko epea irailaren 1etik 20ra bitarte zabalduko dute, eta Bertsozale Elkartearen webgunean edo honako telefonoan egin daiteke: 943 694 277. Taldea osatzeko izen ematearen ordena hartuko dute kontutan, beti ere, andrazkoen eta gizonezkoen arteko oreka zainduz.

Matrikula 100 eurotakoa da, eta horren baitan barneraturik daude ikastaroko 25 orduak eta Bergarako Aibar baserrian egindako otorduak eta loaldiak.

Ikastaroen ordutegia


1.    Saioa: Ostiral arratsaldean, 17:00-22:00.
2.    Saioa: Larunbat goiza 10:00-15:00, eta arratsaldea 16:30-21:30.
3.    Saioa: Igande goiza 10:00-15:00 eta 16:30-21:30.