Inork bisitatzen ez duena

Inork bisitatzen ez duena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inork-bisitatzen-ez-duena/@@download/image/mundua_banyuwan_1357827171.jpg
2013/01/04
berria
Inork bisitatzen ez duena
Banyuwangi Java uhartearen (Indonesia) mendebaldean kokaturiko hiria da. Bidaiari gehienek ez dute geraldirik egiten bertan, eta irlako paraje ezagunak bisitatu ostean eta Bali liluragarrira eramango dituen itsasontzia hartzeko asmoz, korrika zeharkatzen dute hiria, bertako herritarrei jaramonik egin gabe.
Ijen sumendiaren magalean eta hondartzaz inguraturik, baina, indonesiar kulturaren ezaugarriak aurki daitezke. Horiek guztiak biltzen dituen ekitaldia Banyuwangiko Ihauteria da. Kolore biziz jantzitako dantzariek eta maskara beldurgarridun aktoreek javatarren garaipena antzezten dute, ikuskizun benetan zirraragarria.