Inoren ero ni: "Bap-en itzala hor dago, baina ezberdintasun asko daude"

Bap taldearen errautsetatik sortutako proiektua datorkigu: Inoren Ero Ni. Laukotea taldearen izen bereko lana kaleratzer da. Okene Txopeitia abeslariarengana jo dugu, jakinminez.
Diskoak Bap-en azken lana gogorarazten du. Zaila da Bap-en itzala albo batera uztea ala bide hori jarraitu nahi zenuten?
Ez genuen Bap-en ildoa jarraitzeko asmorik; atera zaiguna egin dugu. Bap-en itzala hor dago, zalantzarik gabe. Dena dela, ezberdintasun asko daude.
Bap-en lehen urteetako hardcore doinuetatik gutxi dago diskoan. Musika mantsoagoa da, landuagoa. Zahartzen ari zarete ala bilakaera baten ondorio da?
Adin kontuez baino bilakaeraz hitz egingo nuke nik. Bap-ekin jotzeari utzi genionetik, zazpi urte joan dira; nor bere proiektuetan ibili da, hainbat musika doinuren eragina jaso dugu eta hori antzeman egiten da. Soinua asko aldatu da, Bap-ekin alderatuz gero. Baita lan egiteko era ere. Urte eta erdian diskoa prestatzen ibili gara eta doinu motelagoak sortu ditugu, landuagoak. Ez gara ziztu bizian aritzen, baina hardcoreak ere bilakaera izan du. Bestalde, hardcorearen ildoari hitzetan eta jarreretan eutsi diogu.
Bap-eko hiru kide ari zarete taldean. Gainera, Hotel eta Purr taldeetan ibilitako Borja ari da zuekin. Borjak beste sustrai batzuk ditu. Zer ekarri dio taldeari?
Bap-etik aldentzen gaituen soinua eta kanten egitura guztia Borjaren eragina da. Borjarekin taldea aberastu egin da, beste ikuspegi bat ekarri du gure mundura, gure estilora.
Inoren Ero Ni hitz jokoa da zuen izena. Zer esan nahi duzue?
Izen bitxi baten bila ibili gara, eta bat egin dugu esaldi horrekin eta haren berezko esanahiaren inguruan dauden gainontzeko irakurketekin: ez naizela inoren ero, neronen ero naizela eta norbaiten ero naizela. Gainera, esaldia aurretik zein atzetik hasita, berdin-berdin irakurtzen da.
Jo gabe ibili zarete denbora luzez. Gogoz?
Beldur pixka bat ematen digu. Izan ere, orain beste gauza bat egiten ari gara eta jendeak lehengoa nahi badu, ez du hori izango, nahiz eta orain egiten dugunak horrekin antza duen. Dena dela, harro gaude egindakoaz eta irrikitan gaude lana plazaratzeko eta jendeak nolako jarrera duen ikusteko.