Inoren Ero Ni: Ordu asko daude abesti

Gronhölm izeneko bigarren diskoa bero-bero, bira ttiki bat egin zuten apirilean Europan barrena. Besteak beste, Zurich, Köln, Gent eta Parisen aritu ziren, eta pilak ederki kargatuta itzuli dira, aurtengo udan, Euskal Herriko festetan, han eta hemen emango dituzten kontzertuetarako. Gronhölm disko berriaz mintzatu gara okene txopeitiarekin, Inoren-eko kantariarekin.
Zaila da Inoren Ero Ni taldearen musika definitzen. Laukote honen irudimenak gainditu egiten du postcore gisa definitu ohi dena, eta are gehiago, bidezidor batetik bestera ibiltzea atsegin dute, etengabe azala mudatuz. Bere garaian Bap! talde historikoak egin zuen bezala Inoren Ero Niren bizkarrezurra talde hartatik dator, bidea irekitzen ari dira euskal musikak gutxitan hartutako norabideetan. 2007ak orain arte emandako diskorik onena da Gronhölm.
Izenburu bitxia du zuen lan berriak: Gronhölm. Nondik dator izenburua?
Taldekideen arteko jolas batetik dator, grabazioaren egunetan izenburu hori zuen pelikula bat ikusi genuen, eta asko gustatu zitzaigun izena. Egunero, edozein aitzakiarekin Gronhölm izenarekin gora eta behera ibili ginen, txantxetan. Askotan bata besteari izena aldatzen ibiltzen gara; gutariko bakoitzak izengoiti batzuk ditu, eta barre dexente egiten dugu horren harira. Eztabaida txiki bat eduki genuen, izena oso serioa ez zelakoan, baino horrexegatik ere aukeratu genuen.
Bide Huts zigiluarekin auto-ekoitzi duzue diskoa. Zer moduz doa Bide Huts?
Ondo doa, bestela Lehen erreferentziak guk nahi genuen bezala argitaratu ditugu, bai formatuan, bai mamian, eta gu geu arduratzen gara egin beharreko lan gehienez. Esperientzia aberasgarria izaten ari da, lagunen arteko elkarlana baita Bide Huts. Guk sortutako musikari guk ezarri dizkiogu irudia, formatua eta banatzeko era; benetan pozik egotekoa da. Hurrengo erreferentzia Lisabö eta Inoren Ero Nik elkarrekin konpartitutako singlea izango da.
Horrelako esperientzia gehiago behar dira musika munduan?
Gero eta talde gehiago ari dira antzeko apustuak egiten. Egia esan, ez da erraza, batetik, musika egitea eta, bestetik, horrelako esperientziek berez ekartzen dituzten beste hamaika kontu uztartzea; lan alde oso bat behar baita, adar guztiak ondo koordinatzeko. Hala ere, oso esperientzia aberasgarria izaten ari da.
Musikaren aldetik, nolako bilakaera dago Inoren-en lehen diskotik hona? Disko honetako kantek sinpleagoak dirudite, baina trinkoagoak, era berean.
Aldez aurretik finkatu gabeko bilakaera bat izan da. Abesti bakoitzak lan ordu asko ditu atzean, eta prozesu horretan musikaz arduratzen gara gehienbat: erritmo eta melodien intentsitateak du garrantzia, estiloa zein den alde batera utzita. Horri esker, errazago egiten ditugu era askotako kantak, eta disko honetan nabari da hori. Agian, disko honetakoak kanta sinpleagoak eta trinkoagoak dira, baina taldearen izaera irekiari muzin egin gabe.
Biniloan ere plazaratu duzue diskoa. CDa gainbehera dagoen honetan, biniloa ote da etorkizuna?
Biniloan kaleratu dugu diskoa, eta biniloaren barruan, CDa oparitzen dugu. Biniloa oso formatu erakargarria iruditzen zaigu, eta horrexegatik atera dugu. Bai soinu, bai disenuaren aldetik, CDak baino dotoreagoak dira biniloak. Ez dut uste biniloak CDari lekua jango dionik, ezta etorkizuna denik ere; baina ahal den bitartean, diskoak biniloan kaleratzearen aldekoak gara.
Lehen aldiz, gaztelaniaz ari zarete kanta batean; Tarantella izeneko abestia da. Lehen pertsonan kantatutako istorio gogorra da
Borja gitarra jotzailearen hitzak dira. Gure aurreko diskoan, Tanger abestiaren hitza idatzi zuen, baina euskarara itzuli genuen. Oraingo honetan, gaztelaniaz utzi dugu testua, jatorrizko hizkuntzan. Musikaren eta hitzaren artean jolas egin nahi du kantak; mafiari buruzko istorio bat kontatzen du, eta hasieran, The Godfather II filmaren ahots eta doinuak entzuten dira sampler baten bitartez.
Makinen hotsa izeneko abestian, Derribos Arias Donostiako talde mitikoaren Branquias bajo el agua kanta aipatzen duzue. Aurten beteko dira hamar urte, Poch, Derribos-eko liderra, hil zenetik. Bazenekiten?
Hitz jolas horretan keinu umoretsu bat dago, hitzen gai nagusiari beste ikuspuntu batetik heltzeko. Ez da gozoa proiektu eta obra erraldoien garai hau: paraje paregabeak suntsitzen ari gara, jende askok arreta handiz zaindutako ondarea txikituz eta beraien bizitza zapalduz. Makinen hotsa abestiak oso serioa iruditzen zaigun gai bati heltzen dio, baina horregatik, irribarrearen ukitua eman nahi genion. Hortik dator Derribos Ariasi egindako keinua, erraztasun handia baitzuten musika eta umorea uztartzeko. Ez nekien Pochen urteurrena zenik, baina bera pixka bat ezagututa, iruditzen zait asko gustatuko litzaiokeela gure taldearen izenaren azpian dagoen jolas palindromo hori: Inoren Ero Ni.
Bi poema indartsu musikatu dituzue diskoan: Gorka Setienen Noizpait eta Xabier Montoiaren Silikona. Nola iritsi zarete poema horiengana?
Gorka Setienen olerki bilduma bat irakurtzen ari nintzela, Noizpait-ekin topo egin nuen, eta niri aurretik kezka sortzen zidan gai bati ederki heltzen ziola ikusi nuen. Hitzordua egin nuen Gorkarekin, eta pozik agertu zen hitz hori musikatu nahi genuela esan nionean. Montoiaren kasua bestelakoa izan da; aspaldiko laguna dut, eta bere poema hori gu bion arteko solasaldi batetik abiatu zen. Gu bion arteko elkarrizketa batetik sortu zen Silikona.