Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak irabazi dute Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketa

Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak irabazi dute Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketa Hogeita bat lan jaso dituzte guztira edizio honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inigo-satrustegik-eta-arantzazu-lizartzak-irabazi-dute-iruneko-egile-berrientzako-literatur-lehiaketa/@@download/image/entregapremioscertamenliterarioeuskera0_2.jpg
2024/02/26
Hogeita bat lan jaso dituzte guztira edizio honetan.
Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak irabazi dute Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketa

Iñigo Satrustegi Andresen Oheak gordetzen duena idazlan laburrak jaso du saria narrazioen kategorian, eta Arantzazu Lizartza Saizarren Ez-lekuak lanak, poesia-kategorian. Aurten hogeita bat lan aurkeztu dira egile berrientzako literatur lehiaketara, aurreko urtean baino hiru gehiago.

Bederatzi idazlanen izan ziren narrazio laburren kategorian eta Iñigo Satrustegiren Oheak gordetzen duena aukeratu zuen epaimahaiak lehen sarirako. Familia baten bizipenak, sekretuak, ezkutuko gatazkak eta miseriak azaleratzen dira bertan.

Bigarren saria Idoia Granizo Uribarrenaren Gure esku balego bezala lanarentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Ipar Alkain Cazabonen Debekatuta dago belarretan jatea lanarentzat.

Poesian hamabi lan jaso dira eta Arantzazu Lizartzaren Ez-lekuak izendatu dute irabazle. Epaimahaiak azaldu duenez, "egileak gaurkotasuna eta egunerokotasuna erakusten ditu oreka eta desorekaren arteko pultsua agerikoa den indar handiko poemen bidez". 

Rakel Pardo Perezen Izatearen negelak izan da bigarren poesiaren kategorian, eta Sonia Ortiz de Arri Garceoren Bidasoa lana hirugarren. Gainera, Iñigo Satrustegik berak aipamen berezia lortu du kategoria honetan, Ebakidura ariketak lanarengatik. 

Castillo Suarez Garcia, Beatriz Chivite Ezkieta eta Nerea Balda Sanjuan idazleek osatu dute epaimahaia.