Iñigo Pérez ‘Boliki’: "Amazonas izeneko infernuko gauak ez dizkiot inori desio"

Iñigo Pérez ‘Boliki’: "Amazonas izeneko infernuko gauak ez dizkiot inori desio" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inigo-perez-boliki-amazonas-izeneko-infernuko-gauak-ez-dizkiot-inori-desio/@@download/image/fotomaton_1457005058.jpg
2016/03/10
elkarrizketa


Zertan aldatu zara bost urte hauetan?

Ezertan! Beti bezala jarraitzen dut eta espero dut sekula ez aldatzea!

Jatea maite duzu eta Amazonasen hori izan omen da zure ahulezia. Zergatik?
El Conquis saioan mugaraino eramaten gaituztelako janariari dagokionez. Amazonas izeneko infernuko gauak izan ziren okerrena, ez dizkiot inori desio.

Zer ikasi duzu aurtengo Amazonaseko esperientziaz?
Oihana ez dela irudikatzen duten bezain ederra...

Unerik gogorrenetan zer izan duzu burutan?
Gaueko infernua amaitzeko egunsentiaren argia iristea, besterik ez.

Maniarik baduzu?
Maniak ez, ohiturak bai. Naturarekin hitz egiten dut, beti.

Nor miresten duzu?

Nire aita, munduko onena delako.



Zer nahiago duzu, kalimotxoa ala garagardoa?
Udan eta herriko festetan kalimotxoa, gainontzekoan, aldiz, garagardoa.

Kafea ala tea?
Tea, zalantzarik gabe.

Ura gasarekin ala gasik gabe?
Gasik gabe, beti.

Haragia ala arraina?
Haragizale amorratua naiz, beraz, haragia!

Udako goxotasuna ala neguko hotza?
Uda, arropa kentzeko ez dut arazorik...

Patxi Salinas ala Cabestany?
Salinas, fenomeno hutsa delako!

Aconcagua ala Amazonas?
Aconcagua, zalantzarik gabe, alpinista naiz eta harrizko zentinela igotzea (Ameriketako zerua) ametsa errealitate bilakatzea izan zen.



Ligatzeko zenbateraino da lagungarria ezaguna izatea?
Tira, ez dit laguntzen eta ez dut behar...

Konkistatu nahi zaituenak nolakoa behar du izan?
Bizitza gozatzeko amorratua! Segundu bakar bat ere galdu gabe...

Jarraitzaileren batekin izango duzu anekdotarik kontatzeko...
Egia esan, bai. Egun batean jarraitzaile batek idatzi zidan eta gaur egun nire neskalaguna da!

Mutil abenturazalea zara, sexuan ere?
Sexuan gehiago! Horretan arakatzea baita garrantzitsuena! Eta, noski, abenturazalea den neska batekin bada, hobe!

Zein da larrua jo duzun tokirik arraroena?
Ur gardenez beteriko arroila baten barruan, eguzkiaren izpiek jotzen gintuzten bitartean...