Iñigo Ibarrondo, Sharon Stoner: "Zirkuitu komertzialetik kanpo gabiltzanok aukera gutxiago dug

Lagunarteko festa baterako bertsio talde gisa batu ziren 2001ean Mikel Zarketa gitarra, Egoitz Olalde bateria eta Iñigo Ibarrondo ahotsa eta baxua. Oñatiko Erroaldeko musika lokaletan hazi ziren, bertsioekin lehenik eta berezko kantekin ondoren. "Konturatzerako, hamaika urte pasatu dira" eta badute hirugarren lana: 'Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak'.
Zeuen kantak sortzea erabaki zenutenean etorri ziren urterik onenak, ezta?
Egin genuen lehendabiziko lan motzak I. Danbaka eta XVIII. Bilbo Hiria lehiaketetan parte hartzea ahalbidetu zigun, bietan zuzenekoetan lehiatu ginen. Egia esan, dena bat-batean etorri zen. Sharon Stoner izena ezagutarazteko eta kontzertuak lotzeko baliogarria izan zen.
Hain zuzen ere, orduantxe kaleratu zenuten lehen lan luzea '3000 bira'.
Danbaka lehiaketa irabazi eta lau hilabetera sartu ginen estudioan grabatzera, horixe zen saria. Orain, atzera begiratuta, agian azkarregi egin genuela iruditzen zait.
Pentsatzeko astirik ez... Urte hartan bertan, 2006an, Azkena Rock Festivalen aritu zineten. Goiz eman zenuten saltoa.
Talde gisa bost urte generamatzan, bi lan motz eta disko bat kaleratuta genituen. Egun agertoki handietan mugitzen diren talde askoren ibilbideekin alderatuta, ez dut uste denbora gutxi denik.
'13 taupada' diskoa 2008an heldu zen. Zein izan zen alderik nabarmenena lehenengoarekiko?
Abestiak prestatzeko denbora gehiago hartu genuen. Grabaketa guk erabakitako estudio eta teknikariekin egin genuen, Bonberenean, Karlos Osinagarekin, 'Txap'-ekin. Berarekin, aurrekoa baino soinu basatiagoa eta gordinagoa izan zen.
Zertan aritu zarete azken bost urteotan?
Taldea ez da inoiz geldirik egon. 13 taupada kaleratu eta gero, gutxi gora behera urte eta erdiz aritu ginen kontzertuak jotzen. Gero abestiak egiten hasi ginen, pare bat kontzertu egin genuen Queens Of The Stone Age taldearen lehen diskoa goitik behera jotzen Bitartean abestiak jorratzen jarraitu genuen eta abesti sorta egokia lortu genuenean disko berria grabatzea erabaki genuen.
Denbora honetan, forma aldaketarik bizi izan al du taldeak?
Taldea sortu genuen hirurok jarraitzen dugu. Musikalki ez gara gehiegi aldatu, kanpotik melodikoagoak garela esaten digute zenbaitek, eta astunagoak garela beste batzuek. Guk betikoa egiten jarraitzen dugu: lokalera joan, abestiak konposatu eta musika jo, beste barik; melodia eta gogortasuna nahasten segitzen dugu.
Musikari berberak izaki, hamaika urteko ibilbidea ageria izango da taldearen izaeran.
Aldaketarik handiena honetatik kanpo dugun bizitzak taldean izan duen eragina da. Familia, neskalaguna, lana hasieran ez bezala, orain ez ditugu asteko zazpi egunak musikari eskaintzeko. Sharon Stonerrek hamaika urte bete izanak taldeko partaideak hamaika urte zaharragoak garela ere esan nahi du!
Diskoetatik haratago, zer dira zuzenekoak Sharon Stonerrentzat?
Indarra, intentsitatea, elektrizitatea zuzenean ikusi gaituenak badaki taula gainean gu handitzen garen heinean gure abestiak ere hazi egiten direla. Kontzertura datorren entzulearekin sintonia egokia lortuz gero, gau polita pasa dezakegu. Hirurok ondo ezagutzen dugu elkar, eta zuzenekoetan hori nabaritzen dela uste dut.
Nola ikusten duzu euskal rockaren harrobia?
Musika talde gazte pila daude edozein herritako lokaletan sartuta musika egiten. Eszenatoki handiak talde gutxi batzuentzat mugatuta egon arren, Euskal Herrian zorte handia dugu kontzertuak emateko gaztetxe zirkuitu polita dugulako. Arazoa da, krisiaren ondorioz, ziurrenik, zirkuitu komertzialetik kanpo gabiltzan taldeok aukera gutxiago dugula eszenatoki handietara gerturatzeko.
Orain zuzenekoetan murgilduta zaudete, aurrerantzean baduzue bertze proiekturik?
Zuzenekoetarako bertsioak eta moldaketa berriak egiten hasiak gara. Disko honen aurkezpena amaitzen dugunean, agian, bersio talde berriren bat edo musika gogorretik urruntzen den beste proiekturen bat egingo dugu, deskonektatzeko. Gero Sharon Stonerrentzako abesti berriak egiten hasiko gara.