Iñigo Etxezarreta: "Fracking-erako zulo gehiegi dago Araban"

Iñigo Etxezarreta: "Fracking-erako zulo gehiegi dago Araban" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inigo-etxezarreta-frackingerako-zulo-gehiegi-dago-araban/@@download/image/fotomaton_inigo_1361530812.jpg
2013/03/04
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Iñigo Etxezarreta: "Fracking-erako zulo gehiegi dago Araban"
Arabako Errioxako mahastiek udazkenean hartzen duten kolorea maite du En Tol
Sarmiento taldeko Iñigo Etxezarretak. 2005ean hasi zen Ekorako gaztea ETS ska bandan, eta Euskal Herriko txoko desberdinetan ariko da datozen asteetan.


Zein musikarirekin sentitzen zara identifikatuta?
Italiako Talco bandako abeslariarekin, Demorekin.

Eta zein talderekin abestuko zenuke gustura?

Rise Against-ekin.

Zer egingo zenuke ikusezin bihurtzeko boterea bazenu?
Doan bidaiatuko nuke.

Zer du faltan gaur euskal musikak?
Ez dut gaizki ikusten baina, beharbada, talde txikientzako aukera gehiago, eta estilo aniztasuna.

Zein da sekula ahantziko ez duzun kontzertua?
2012ko abenduaren 20an Gasteizko gaztetxean eman genuena. Gazteen indarra eta jendearen hurbiltasuna sentitu genuen eta, gainera, Musikaren doinua abestiaren bideoklipa grabatu genuen. Itzela!

Eta, aldiz, sekula errepikatuko ez zenukeena?
Batzuk egon dira, baina horietatik ere zer edo zer ikasi behar da!

Zure logelan zer ezin da falta?
Ohea eta gitarra.

Baduzu biziorik?
Musikari guztiek bezala, sexua, droga eta rock&rolla; esan behar, ezta?

Zein da zure parajerik kuttunena?
Arabako Errioxako mahastiek udazkenean hartzen duten kolorea!

Zer gabe ezin zara etxetik atera?
Giltzarik gabe...

Zein duzu janaririk gustukoena?

Oilasko wok berezia eta Idiazabal saltsan egindako barazkien ogitartekoa.

Zerk egiten du bereizgarri Araba?
Fracking-erako –lur azpitik gasa edo petrolioa ateratzeko egindako zuloa– zulo gehiegi dago.

Eta zerk Ekora?
Itsasertzetik etorritako kaioek.

Nor miresten duzu?
Nork bere burua miretsi behar du...

Eta nor bidaliko zenuke gustura pikutara?
Bidaliko nituzkeen guztiak izendatzeko ez dago nahikoa tokirik.