Iñigo Astizek eta Eñaut Elorrietak Gabriel Aresti omenduko dute Bilbon

Iñigo Astizek eta Eñaut Elorrietak Gabriel Aresti omenduko dute Bilbon Arestiren poemen irakurketa musikatua izango da gaur arratsaldean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inigo-astizek-eta-enaut-elorrietak-gabriel-aresti-omenduko-dute-bilbon/@@download/image/Sin título-1.png
2023/10/16

Argazkia: Lander Garro (Eñaut Elorrieta) eta goiena.eus (Iñigo Astiz)

Arestiren poemen irakurketa musikatua izango da gaur arratsaldean.
Iñigo Astizek eta Eñaut Elorrietak Gabriel Aresti omenduko dute Bilbon

Bidebarrieta Kulturguneak Gabriel Arestiri omenaldia egingo dio gaur, bilbotar poeta ospetsuaren jaiotzaren 90. urteurrenaren aitzakian eta bere egun instituzionalean. Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Eñaut Elorrieta musikariak Arestiren poemen irakurketa musikatua eskainiko dute. 

Poesia, antzerkia, eleberria, eta antzerkia idatzi zituen Arestik, eta Federico García Lorca, T.S. Elliot edo Boccacio ere itzuli zituen. Euskaltzaindiko kide ere izan zen, eta euskara batuaren sorrera defendatu zuen. 

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Sarrera doakoa izango da, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen Youtubeko kanalean.