Ingurumena zaintzeko keinuak egiten dituzten turistak sarituko ditu Kopenhagek

Ingurumena zaintzeko keinuak egiten dituzten turistak sarituko ditu Kopenhagek Danimarkako hiriburuak doako kafe eta gosariekin saritu nahi ditu turista kontzientziatuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ingurumena-zaintzeko-keinuak-egiten-dituzten-turistak-sarituko-ditu-kopenhagek/@@download/image/pexels-amelia-hallsworth-5461634.jpg
2024/07/16
Danimarkako hiriburuak doako kafe eta gosariekin saritu nahi ditu turista kontzientziatuak.
Ingurumena zaintzeko keinuak egiten dituzten turistak sarituko ditu Kopenhagek

Turisten kopuru izugarriak jasotzen dituzten hiriburuak, neurri zorrotzak indarrean jartzen ari dira. Kopenhagek, zerbait ezberdina egitea erabaki du ordea, zigorrak aplikatu beharrean, ingurumena zaintzen duten turistak sarituko ditu.

Atzotik, uztailaren 15etik, jokabide arduratsua erakusten duten bisitari guztiek onura batzuk izango dituzte. Eta zer dira jokabide arduratsuak? Ba, trena erabiltzea, bizikleta hartzea edo kaleak garbitzen laguntzea.

Sarien artean, aipatutako kafe eta gosariez gain, kayak alokairuak ordaindu beharrik ez izatea ere badago edo museoetara joateko doako sarrerak.

Adibidez, CopenHill-era, zaborra kudeatzeko zentro baten gainean dagoen eski pista artifizialera, bizikletaz edo trenez iristen direnek doan eskiatu ahal izango dute.

Aldi berean, Danimarkako Galeria Nazionalak ikastaroak antolatuko ditu plastiko hondakinak arte bilakatzeko eta Kopenhageko Surf Eskolak doako askariak eskainiko dizkie, klase ondoren, 30 minutuz, hondartza garbitzen laguntzen dieten surflariei.

Wonderful Copenhagen erakundeko Mikkel Aarøn-Hansen zuzendariak, turismo masifikatuaren ikuspegia, angelu baikor batetik aldatzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du.

CopenPay egitasmoarekin domino efektu bat sortu nahi dugu. Beste hiriak motibatu nahi ditugu, turismo jasangarriko jokabideak saritzeko eta horrela guztiontzat etorkizun ekologikoago bat bermatzeko” esan du.

Kanter erakundeak 2023an burututako txosten baten arabera, pertsonek %81ak modu jasangarriagoan jokatu nahi luke, baina %22ak soilik egiten du. Horregatik, CopenPay egitasmoak desira horiek errealitate bilakatu nahi ditu, ekintzak egitearen truke esperientzia kulturalak oparituz.