Inguruan dituzun emakumeei buruzko argazki eta film labur lehiaketa

Inguruan dituzun emakumeei buruzko argazki eta film labur lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inguruan-dituzun-emakumeei-buruzko-argazki-eta-film-labur-lehiaketa/@@download/image/201210175213emakumeen_etxea.jpg
2012/12/13
berria
Inguruan dituzun emakumeei buruzko argazki eta film labur lehiaketa
I. Film Labur Lehiaketa eta I. Argazki Lehiaketa antolatu ditu aurten lehen aldiz Donostiako Emakumeen Etxeak, eta batean zein besteak "Nire auzoko/herriko emakumeak" izango da landu beharreko gaia. Parte hartzeko epea abenduaren 14ra bitarte dago zabalik bi kasuetan.

Donostiako Emakumeen Etxeak hamasei urtetik gorako euskal emakumeei zuzenduriko bi lehiaketa jarri ditu abian, argazkien eta film laburren lehiaketak, alegia. Nork bere auzoko edo herriko emakumeen errealitatea islatzeko helburua dute, eta gai honen inguruko hausnarketa islatu beharko da irudi eta bideo bidezko lanetan.

Parte hartu nahi baduzu, abenduaren 14ra bitarte duzu zure lana bidaltzeko epea. Bi lehiaketen kasuan, hiru proiektu bidal ditzakezu posta arruntaren bidez edota korreo elektronikoz, eta irabazleen izenak abenduaren 26an jakinaraziko dituzte Donostiako Emakumeen Etxean jarriko duten erakusketaren inaugurazioan.

Bi kasuetan irabazleek 500 euroko saria eskuratuko dute.

I. Film Labur Lehiaketa


Film laburren kasuan, gehienez ere 10 minutuko iraupena izan behar dute; euskaraz, gaztelaniaz edota beste hizkuntza batean egon daitezke (azken kasuan, euskarazko edo gaztelerazko azpitituluekin), eta bideo formatuak mantenduz, edozein modalitatetan egin daitezke: film laburra, bideoklipa, lipduba, dantza, performancea, eta abar.

Lanek originalak eta beste lehiaketetara aurkeztu gabeak izan behar dute, eta taldean nahiz bakarka egindakoa.

I. Argazki Lehiaketa


Edozein teknikaren bidez egindako argazkiak aurkeztu daitezke Argazki Lehiaketara. Parte hartzaile bakoitzak hiru lan aurkezteko aukera du, eta posible da, baita ere, hiru argazkiek bilduma bakarra osatzea. Hori, noski, atxikitako dokumentuan jakinarazi beharko dute parte hartzaileek.

Argazkiak .jpg formatuan egon behar du, eta 240 ppp-ko erresoluzioan eta 30x40 tamainan inprimatzeko prest egon behar du.

Nora bidali


Posta arruntaren bidez:
Donostiako Emakumeen Etxea
Okendo kalea 9
20.004 Donostia

Posta elektroniko bidez:
emakumeenetxea@gmail.com

Bi kasuetan, lanarekin batera word dokumentu bat atxikiko da honako datuekin:

  • Parte hartzailearen/hartzaileen izen abizenak
  • Herria
  • Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa
  • Film laburraren/argazkien izenburua
  • Film laburraren sinopsia/argazkiaren deskribapen laburra eta non egin den
  • Argazkien kasuan, erabilitako teknika eta lana bilduma den ala ez