"Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria" ikastaroan izen emateko epea zabalik da

"Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria" ikastaroan izen emateko epea zabalik da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/informazioaren-kudeatzailea-eta-bitartekaria-ikastaroan-izen-emateko-epea-zabalik-da/@@download/image/20122132440tabakalera.2.jpg
2012/12/13
berria
Datorren martxoaren 5etik ekainaren 22ra bitarte egingo dute 'Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria' ikastaroaren III. edizioa Donostiako Tabakaleran. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak lagunduta, egungo profesional berriei formakuntza emateko helburua du.



Javier Leiva Aguilerak zuzenduko duen ikastaroa martxoan hasi eta hiru hilabetez luzatuko da. Egungo informazioaren gizartean, bitartekari lanetan arituko diren profesionalei edozein eremu eta formatutan erantzuteko prestakuntza emango diete. Uneko informazio ikerketa, bilaketa, komunikazioa eta hedapenean adituak diren langilean sortzea da helburua.

Ikastaroa bitarteko lanak egiteko edozein alorretako profesionalei bideraturik dago, baina plaza kopurua mugatua da. Ikastaroan zehar izen handiko adituek hartuko dute parte, prozesuan laguntzeko asmoz. Ibilbidearen amaieran proiektu propioak garatu ahal izango dute horretarako gogoa dutenek.

Datuak


Iraupena: 125 ordu.
Ikaskuntza eredua: e-learning, aurrez aurreko hiru saiorekin indartua.
Izen emateko: Hemen. (Leku mugatuak)