Informatikaren komeriak

Alemanian gertatua da, Hannover hirian. Gaueko ordu txikitan ordenagailuarekin lanean ari zen gizon batek, leihotik behera bota zuen ordenagailua, tramankulua ematen ari zitzaion buruhausteekin erabat etsita. Bizilagunek poliziara deitu zuten, baina hara joandako poliziek ez zioten isunik jarri gizonari. Poliziaren bozeramaileak galdera bitxia egin omen zuen: nork ez du inoiz halako zerbait egiteko gogorik izan?.