Info7ren azken agurra

Info7ren azken agurra Larunbat honetan azken saioa eskainiko dute; hemendik aurrera, proiektu berri bati ekingo diote. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/info7ren-azken-agurra/@@download/image/img_frekuentziak_haundia.jpg
2018/12/11
berria
Larunbat honetan azken saioa eskainiko dute; hemendik aurrera, proiektu berri bati ekingo diote.
Info7ren azken agurra

Larunbat honetan Info7 irratiak bere azken saioa eskainiko du, betiko itzali aurretik. Urruñako estudioetan egingo dute azken agur hori, entzulez, lagunez eta laguntzailez inguratuta. Hamahiru urteko ibilbideari errepaso polita emango diote, euskal esparru komunikatiboan nazio ikuspegitik egindako irratiak pilatutako esperientzia gogora ekarrita eta nazio proiektu berri baten mesedetan jarrita.

2006ko urtarrilean egin zuen Info7k bere lehen saioa; 13 urte eta horrenbeste ahotsen esperientziak gogora ekartzeko, larunbatean itzalketa kolektibo bat egingo dute, jai giroan, irrati batetik berri bateranzko zubia irudikatuz. Irratiaren ibilbide osoan zehar lizentzien esparrua izan da zabalpenerako zailtasun nagusia. Orain bide hori ere argitzen hasi da, eta bide horretan jarriko du irrati proiektu berriak Info7ko taldeak pilatutako esperientzia.