Influencerrak Txernobylen

Influencerrak Txernobylen HBOren telesail arrakastatsuak turistak erakarri ditu istripu nuklearraren gunera, baina... denak balio al du 'atsegin dut' sorta lortzeko? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/influencerrak-chernobilen/@@download/image/Captura de pantalla 2019-06-12 a las 10.46.51.png
2019/06/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

HBOren telesail arrakastatsuak turistak erakarri ditu istripu nuklearraren gunera, baina... denak balio al du 'atsegin dut' sorta lortzeko?
Influencerrak Txernobylen

#Chernobil traola sare sozialetan bilaltuta, segituan topatu daitezke ingurua bisitatu duten turisten argazkiak. Tartean, bere burua influencer moduan dutenen argazkiak topatu daitezke, suntsitutako eremuetan, hau da, Pripiat hiri abandonatuaren inguruetan beren buruei argazkiak ateraz, bertan gertatu zenak bost axola balie bezala. Erradiazio kartelekin paratzen dira, edo abandonatutako etxeetan, parkeetan... baina 'atsegin dut' sortaren ordez, gehienek kritika gogorrak jaso dituzte, errespetu faltagatik.

Hain zuzen, ezbehar nuklearra gertatu zenean Pripiat eta inguruak erabat hustu zituzten, eta animalia gehienak hil zituzten. Oraindik ere hutsik dirau, eta gunea ez da bizigarria izango mende ugari igaro arte (elementu erradioaktiboak ez dira 24.000 urte igaro arte desagertuko). Alta, gunea oraindik arriskutsua den arren, turistek bizia arriskuan jartzen dute (ez dago oso argi kontzienteki edo ez) etxeetako altzariak ukituz, animaliengana hurbilduz edota argazkiak biluzik ateraz. 

Bizia arriskuan ipintzeaz gain, ezbehar nuklearra jasan zuten biktimei iseka egitea leporatu diete turista horiei, beren argazkiek sentsibilitate falta izugarra adierazten dutelako. Txernobyl ez da halako bisitariak dituen gune beltz bakarra; Alemania edota Poloniako kontzentrazio esparruak, sarraski bortitzak bizi izan dituzten lekuak... turismo iluna edo Dark Tourism deiturikoa modan dago.