Infernua Lurran

Infernua Lurran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/infernua-lurran/@@download/image/2011247988NORILSK.jpg
2012/12/13
berria
Infernua Lurran
Norilsk da munduko tokirik txarrena bizitzeko, Internet bidez eginiko bozketa baten arabera. Siberian dago eta kutsadura gehien pairatzen duen hirietako bat da. 1953an sortu eta Sobietar Batasuneko agintariek behartuko lanak egiteko gune bihurtu zuten; bertara zientoka esklabu bidali zituzten han jarritako meatzetan behar egitera. Atmosferak lau milioi tona kobre, berun eta nikel jasotzen ditu. 48 kilometroan ez dago zuhaitz bakar bat bera ere euri azidoarengatik, eta bertako 230.000  biztanleek zero azpiko 50 graduko tenperaturak jasan behar dituzte. 46 urte da bizi itxaropena. Infernua Lurran.