Ines: "Amets barik geratzea da nire amesgaiztoa"

Gose taldeko partaide da Ines. Arrasatearra da, eta Aretxabaletako Musika Eskolan lan egin zuen garai batean, nahiz eta biologoa izan. "Gosekook musika elektronikoaren eta trikitixaren arteko nahasketa egiten dugu", dio. "Adin perfektua" daukala diosku Inesek. Eta musikatik, musikarekin eta musikarako bizi dela aitortu digu.
Arrunt laket dut: Lo egitea! Ikaragarri lotia naiz.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Inkoherentzia.
Lasaigarri zait: Ile apaindegira joatea. Batik bat, goibel samar edo pot eginda nagoenen. Goiza lasai hartu eta hara joan orduko erlaxatu egiten naiz.
Sutan jartzen nau: Iratzargailuak. Baina inmunizatuta nagoenez, lau behar izaten ditut esnatzeko! Sutan, ziur, nire bizilaguna jartzen da
Gustura irakurri nuen: Frederic Beigbederren "13,99 euros". Publizitatea astintzen duen liburu bikaina da. Zirrara handia eragin zidan. Segituan irakurri nuen.
Lo seko geratu nintzen irakurriaz: Liburua idazteak daukan lanarekin ezin dut esan
Bertutea: Esaten badut, xarma galduko du. Beraz, esan dezatela ezagutzen nautenek!
Akatsa: Nahiko maniatikoa naiz. Adibidez, egongelako mahaia trastez beteta ikusteak bero-bero jartzen nau.
Ametsa: Musikarekin aurrera egitea. Eta beti ametsak betetzeko ametsak izatea.
Amesgaiztoa: Amets barik geratzea.
Barre algara eragiten didate: Askotan, nire ikasleen irtenaldiek. Oso ondo pasatzen dut eurekin; erruz dibertitzen naiz.
Negargura ez dut urruti: Oso negartia naizenez, ia egunero egiten dut negar. Eta egiten jarraitzea espero dut.
Urrea: Arlo sozialean itzalean lanean eta borrokan ari den jendeari. Musutruk, gainera. Hori izugarria ederra da.
Ikatza: Musutruk lanean ari den horri uzten ez dionari.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Egia esan, ez ditut ate asko jo, baina jotakoak ondo astindu ditut. Ez naiz kexatzen.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Kalabazak jasoa ere banaiz, baina ez dira oso traumatikoak izan.
Inoiz oholtzan gustura zaudelako egon al zara kontzertu bat ezin bukaturik? Bai, udan, Bartzelonako Apolo areto ezagunean. Bikaina bezain berezia izan zen. Hura jendetza beroa!
Kantari ari zarela ahotsik gabe geratu al zara? Bai! Baina disimulatzen ahalegindu naiz, eta uste dut ez dela, orain arte, inor ohartu
Hatzak zupatzen ditut: Jatea asko gustatzen zait. Adibidez, untxia janaz. Baita jaki exotikoak probatzen ditudanean ere.
Gogoko ez dudan jakia: Maionesa, Coca Cola eta zainzuriak. Azken hauek ezin ditut usaindu ere egin!
Dirua ordainduko nuke: Pertsona kutun edo berezi batekin egoteagatik.
Ez nioke xentimorik ere emango: Auto bat ez erostearren, kontzesionario bati.