Ines Garciaren erakusketa jarri dute Bilboko Rekalde aretoko erakusleihoan

Ines Garciaren erakusketa jarri dute Bilboko Rekalde aretoko erakusleihoan Natalia Monge dantzari eta koreografoaren inprobisazio eszenikoa antolatu dute ostiralerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ines-garciaren-erakusketa-jarri-dute-bilboko-rekalde-aretoko-erakusleihoan/@@download/image/832567041_202301171216387342798_25141.jpg
2023/01/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Natalia Monge dantzari eta koreografoaren inprobisazio eszenikoa antolatu dute ostiralerako.
Ines Garciaren erakusketa jarri dute Bilboko Rekalde aretoko erakusleihoan

Barriek erakusketen zikloaren barruan, Ines Garcia artistaren Slides (Isiluneen arteko mugimendua) lana ikus daiteke. Instalazio handi bat jarri dute aretoan, erakusleihoaren espaziorako berariaz egindakoa, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin. Pinturekin batera hiru serigrafia berri ere erakutsiko dira; horietan, funtsa eta forma lantzen dira, forma eta egitura monokromoak erabiliz.

Lan honek pinturari, argazkigintzari eta antzerkiari erreferentzia egiten die. Antolatzaileek azaldu dutenez, "artista eskalekin jolasten da, baina ez kanpoko espazio batera bideratzen duen paisaia batean murgiltzeko, baizik eta barne-mundu bati erreferentzia egiteko". Ines Garciaren hitzetan, "begirada eta gorputzak aurrez aurre jartzeko asmoz sakonetik datozen irudiak dira".

Erakusketa martxoaren 26ra arte ikusi ahal izango da. Ines Garciak (Bilbo, 1983) zineman eta arte garaikidean lan egiten du instalazioak, bideoak, film laburrak eta luzeak eginez.

Inprobisazio eszenikoa ostiralean
Bestalde, urtarrilaren 20an, 19:00etan, Getxoko Natalia Monge dantzari, koreografo eta irakasleak, inprobisazio eszeniko baten bidez, elkarrizketa bat sortuko Garciaren gorputzaren eta piezen artean.