Ines Bermejo getxotarrak egin du BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide jaialdiaren irudia

Mugitzen ez den irudia, Bilbo Zaharreko txokobatean izoztuta dagoen dantza une bat, da Ines Bermejo artista eta diseinugilegetxotarrak BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XVIII. ediziorako egindakokartelak agertzen duen irudia. Bilboko Udaleko Kultura sailak antoatuko du jaialdiaeta hiriko sei agertokitan egingo dute, urriaren 20tik 29ra bitartean.
Bilbo Zaharreko kaleetan inspiratuta BADiragartzen duen kartelak, alde intimoenean sartzen den eta dantza pieza bateninstante bat jasotzen duen agertokia sortzen du. Horrela, dantzak, Bilbokoantzerki garaikide jaialdian betetzen duen lekua errebindikatzen du. "Bizitzakmugitu egiten zaitu, bizitzak dantzatu egiten zaitu" da artistak berak instanteiradokigarri horretarako egiten duen deskribapena, hiriko ingurune degradatuan.
Arte Ederretan lizentziatua eta ArteEszenikoetako eta Ikus Kulturako Masterra EHUn egina, Ines Bermejo artistaBilbo, Milano, Berlin eta Innsbruck artean bizi izan da azken urteetan. Duela10 urtetik arte eta kultura ekitaldien eta erakusketen komisariotza,zuzendaritza, antolakuntza eta ekoizpen munduan ari da lanean. Bere argazkieketa bideo-sorkuntza lanek sariak jaso dituzte Europa mailako hainbatjaialditan, eta indarra hartzen ari den arteari buruzko zenbait azokatan etaArte experimental – Incubarte bezalako jaialdietan, Valentziako bideo-sorkuntzasariketan edo Italian egiten den Palermoko Accademia di Belle Arti izenekoanparte hartzeko aukeratu dute.
BADek, Adrian Schvarsteinek zuzendu duen Lurrakzirku garaikide ikuskizunaren aretoko bertsioaren aurkezpena jasoko du Bilbon,kalean estreinatu ondoren, Gasteizko Kaldearte eta Bilboko Kalealdia jaialdietan.
Bestalde, urriaren 24an, Albert QuesadarenACME konpainia katalanaren UnDosTresUnDos koreografia iikusgai izango da. Dueladenbora gutxi aukeratu dute Circula! 2016 proiektuaren barruan (Dantzasorkuntza eta prestakuntza trena), dantzako profesionalen mugikortasunaerrazteko estatu mailako ekimenean.
Azkenik, BilbaoEszenaren Artistak egoitzan ekimeneanparte hartzeko aukeratuak izan diren lau artista gaztek euren sorkuntzaprozesuak jende guztiaren edo sektoreko profesionalen aurrean aurkeztu ahalizango dituzte.