IndyLan, hizkuntza gutxituak biltzen dituen aplikazioa

IndyLan, hizkuntza gutxituak biltzen dituen aplikazioa Europako Batasuneko ekimen batek, arriskuan dauden hizkuntza gutxituei laguntzeko, IndyLan deitutako aplikazioa plazaratu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indylan-hizkuntza-gutxituak-biltzen-dituen-aplikazioa/@@download/image/Captura de pantalla 2022-02-07 a las 7.51.09.png
2022/02/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Europako Batasuneko ekimen batek, arriskuan dauden hizkuntza gutxituei laguntzeko, IndyLan deitutako aplikazioa plazaratu du.
IndyLan, hizkuntza gutxituak biltzen dituen aplikazioa

Erasmus proiektuarekin lotuta dago eta zenbait hizkuntzaren ikasketan laguntzeko, edo behintzat, hizkuntza gutxitu horien esaldi eskuliburu gisa funtzionatzeko, sortu dute. Hizkuntza horien artean euskara ere badago. 
Aplikazioaren interfazea finlandieraz, suedieraz, ingelesez, norvegieraz eta gaztelaniaz dago eta eduki zein ikasgai gisa honako hizkuntza hauek daude: eskoziera, gaelikoa, iparraldeko samiera (Laponiako hizkuntzetako bat), kornubiera (Kornualleseko hizkuntza desagertua, berreskuratzeko prozesuan dagoena), galiziera eta euskara. 

IndyLan aplikazioa 4.000 hiztegi elementu ditu jada eta honela dago sailkatua: hiztegia, esaldiak, elkarrizketak, gramatika eta kultura. Audio laguntza ere badago, hizkuntza bakoitzeko hiztunak entzun daitezkeelarik esaldiak esaten. 

Proiektuaz gehiago jakiteko hemen bere webgunea. IndyLan mugikorrean ere instalatu ahal da iOS zein Android plataformetan.
 Informazio honen berri sustatu.eus-en bidez izan dugu.