Indultua 'Paint' aplikazioari

Duela egun batzuk iritsi zen albistea: Microsoftek aurrerantzean ez du 'Paint' aplikazioa eskainiko bere Windowsen eguneratze berrietan. Segituan iritsi ziren protestak sareetara; 32 urteko aplikazioa, zaharkiturik gelditu den arren, oso maitatua baita Windowsen erabiltzaileen artean.
Hala, Microsoftek erabaki du aplikazioa indultatzea, eta desagerrarazi ordez, online dendan eskegiko du doan, nahi duenak deskargatu eta orain arteko moduan erabiltzen jarraitzeko aukera izan dezan. Bestalde, Microsoftek 'Paint 3D' app berria aurkeztuko du; aurrekoaren antza izango du, baina izenak dioen moduan, 3Dko irudiak diseinatzeko aukera eskainiko du.