indigenen arazoetan

indigenen arazoetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indigenen-arazoetan/@@download/image/201112126340LIMA.jpg
2012/12/13
berria
Liman, Peruko hiriburuan, bere bulegoa hustu behar izan du Raquel Yrigoyenek, indigenen arazoetan ardura gorena duen INDEPA gobernu erakundeko buruak. Gobernuak Pluspetrol petrolio enpresa argentinarrari Kugapakori Nahua eta Nanti lurralde indigenetan indusketak egiteko emandako baimena legez kanpokoa dela defendatu du goi funtzionarioak, eta ez diote barkatu. Arturo Zambrano Gustavo Chavez izendatu dute bere ordez, abokatua eta enpresaria, eta Kultura Ministerioaren hitzetan “teknikoagoa eta talde lanean Yrigoyen baino hobea”. No comment.